Munduan barrena bidaiatuko dute gure ikasleek astean zehar. Kontinenteak, garraiatzeko era desberdinak eta kultura berriak ezagutzeko aukera eskainiko diegu. Jolas, eskulan, abesti eta irteeren bitartez ikasleek 3 kontinenteetako herri eta kultura desberdinak landuko dituzte. Bidaiatzeko beraien pasaportea sortu beharko dute, eta ikasitakoa eguneroko batean jasoko dute. Astea bukatzeko, ostiralean galdera-erantzunen lehiaketa prestatu eta jolasteko aukera izango dute.