News

GAMES AND SPORTS

Kirolak eta jokoak dira aste honetako gai nagusia. Astearen lehen egunetan ikasleek Euskal Herrian ohikoak ez diren kirolak eta jokoak ezagutzeko aukera izango dute, hala nola, softball, cricket, hurling… Gehien gustatzen zaizkien kirolen inguruko informazioa bildu eta kideei aurkeztuko diete. Ondoren, beraiek aukeratzen dituzten kirolak moldatu beharko dituzte, arauak aldatuz eta berriak ezarriz, alegia, jolas berriak sortuz, gero beraiek nahi duten bezela izendatuko dituztenak. Astea bukatzeko, sortutako edo asmatutako jolas berri guzti horiekin lehiaketa bat antolatuko dute.