News

MY TOWN

Herria/hiria izango da aste honetako gai nagusia. Gaia baliatuko dugu herri/hirien inguruko hiztegia ikasteko, eta garraioen eta lanbideen inguruan gehiago ikasteko. Ikasleek beraien kartoizko hiria sortuko dute, eta beraiek nahi duten itxura emango diote. Horretaz gain, abesti, jolas eta eskulan desberdinen bitartez kontzeptu hauek finkatuko dituzte. Bukatzeko, ostiralean beraien herri/hirira aterako dira altxorraren bila jolastera.