News

THE FAIR

Feria izango da aste honetako ardatza. Ikasleek ferietan ohikoak izaten diren postuak eta ekintzak gehiago ezagutuko dituzte, eta hauetan oinarrituta ostiralerako beraien feria propioa sortu beharko dute, ikastolan edo herrian. Feria girotzeko, ikasleek gustuko dituzten munstro eta mamuen gaia landuko da, alegia, beldur-feria sortuko dute ikasleek. Feria sortzeko, ikasleek postuak eraiki beharko dituzte, rol jokoak egingo dituzte probak azaltzeko, eta bestelako jolas, ekintza eta abestiak landuz ondo pasatuko dute.